INFO

400 lagunek parte hartuko dute Errege Magoen kabalgatan

Arratsaldeko 18.00etan abiatuko da ostegun honetan, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen kabalgata Bihotz Sakratutik.

Errege Magoen kabalgata 2016an. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Aurtengo Errege Magoen kabalgatak Vodafone eta Fusión Dantza Modernoaren Eskolaren laguntza izango du. Bilbora negua, hotza eta elurra ekartea dute helburu eta koloreak, opariak eta abestiak izango dira protagonistak.

Segizio errealak hamar karroza, suhailtzaileen kamioi bi, zortzi animazio-talde, zuzeneko musika eta zazpi garbitzaile izango ditu. Guztira, 400 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute kabalgatan.

18.00etan abiatuko da Bihotz Sakratutik eta Eliptika Plazara helduko da. Plaza Biribiletik igaroko da ostean eta Udaletxean amaituko da. Juan Mari Aburto alkateak Ekialdeko Errege Magoak hartuko ditu eta ondoren, euren ohiko mezua eskainiko dute balkoitik. Horren ondoren, haurrek dituzten eskaerak jasoko dituzte.