INFO

Sinadura bilketa burutzen ari dira Indautxuko gazteak ikasteko tokiak aldarrikatuz

Azterketa garaian ikasteko lekuak aurkitzea «oso zaila» dela salatu dute indautxuko gazteek eta horretarako, sinadura bilketa bat burutzen ari dira egoera aldatzeko.

Ikasteko tokiak eskatu dituzte sinadura bilketa baten bitartez.

Ia mila pertsonek babestu dute dagoeneko Indautxuko gazteek abiatutako ekimena. Salatzen dutenez, azterketa garaian «oso zaila» da ikasteko lekuak aurkitzea eta egoera iraultzeko sinadura bilketa abiatu dute change.org helbidean.

24 orduz irekita egongo diren ikasteko tokiak eskatzen dituzte eta ikasleak batuzeko deia egiten dute «gure arteko mesfidantzak alboratuz». «Azken finean, gu gara egoera hau irauli dezakegun bakarrak eta egoera aldatzeko giltza gure ekimenetan dago», azpimarratzen dute.