Larunbatean Bilboko mobilizazioan parte hartzeko deia egin du Bake Bideak
Bake Bideak larunbat honetan euskal preso politikoen eskubideen alde Sarek deitutako mobilizazioan parte hartzeko deia egin du, mobilizazioak estatuen jarrera aldaraziko duela defendatuz.
«Presoen eskubideen errespetua, eta haratago, beren askatzea, euskal gatazka armatuaren konponbidearen gakoetarik bat delako», Bake Bidea ekimenak dei egin du larunbat honetan Bilboko mobilizazioan parte hartzeko deia egin du, Sareren deialdia babestuz.
Azken urteetan errepikatutako deidaldia «ezin huts eginezko hitzordua» dela azpimarratu du eta Bilbon milaka pertsona elkartzearen balioa nabarmendu du.
Zentzu horretan «konbentzituta» daude halako mobilizazioen indarraz. «Jendarte zibilaren mobilizazio azkar batek Estatu frantsesa eta espainiarraren jarrera alda dezake, konponbidean inplikatuz.