INFO

Kartzela Kalera! jardunaldiak La Bolsa eraikinean

Kartzelaren inguruko gogoetak bultzatzeko asmoz, datorren astean jardunaldi berriak antolatu dituzte GIPE-IPESetik. Isolamenduaren inguruan ariko dir urtarrilaren 17an eta kartzelaren jatorri eta arrazoietaz 19an.

Jardunaldiak aurkezteko kartela.

Bilboko La Bolsa eraikinean Kartzela Kalera! jardunaldiak antolatu ditu GITE-IPESek. Arratsaldeko 19.00etatik aurrera ospatuko dira urtarrilaren 17an eta 19an.

Pasa den urtean Angela Davisen parte hartzearekin kartzelaren inguruko gogoeta lerroa zabaldu ostean, oraingoan isolamenduaren inguruan mintzatuko dira 17an eta kartzelaren jatorri eta arrazoietaz 19an.