INFO

Bost Auzo, errefuxiatuen eskubideen aldeko plataforma

Urtarrilaren 19an aurkeztuko dute Deustualdean sortu den errefuxiatuen aldeko Bost Auzo plataforma.


Bidarte udaltegian aurkeztuko dute urtarrilaren 19an Bost Auzo plataforma. Arangoitiko, Deustuako, Elorrietako, Ibarrekolandako eta San Inazioko auzotarrak errefuxiatuen eskubideen defentsan antolatzeko helburua du.

Arratsaldeko 19.30etan izango da aurkezpena.