Lau gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxista kasuak direla-eta
Foruzaingoak eta udaltzainek lau gizonezko atxilotu dituzte azken orduetan Nafarroan indarkeria matxistarekin lotuta. Zizur Nagusian, Atarrabian, Lizarran eta Tafallan izan dira atxiloketak.
Lau gizonezko atxilotu ditu Foruzaingoak Nafarroan indarkeria matxista kasu desberdinetan. Lehen atxiloketa Zizur Nagusian izan zen, non 28 urteko gazte bat atxilotu zuten urruntze agindua hautsi eta bikote ohia erasotzeagatik. Emakumea ospitalean artatu behar izan zuten.
Atarrabian, aldiz, 46 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak, bikote ohia jotzeagatik. Elkarrekin bizi ziren eta ez da gizonezkoa atxilotzen zuten lehen aldia.
Lizarran 29 urteko beste gazte bat atxilotu du Foruzaingoak tratu txar fisiko eta sikologikoengatik. Hemen bertan 17 urteko mutil bat ere atxilotu behar izan dute ama jotzeagatik. Eta Tafallan, 26 urteko gaztea atxilo eraman du Foruzaingoak bikotekidea jotzeagatik.
Bestetik, Tuteran, 32 urteko emakume bat atxilo eraman dute urruntze agindua hausteagatik.