INFO

Lutxo Egia eta Chema Trujillo, ‘Cafe Bar Bilbao’ saridunak

Lutxo Egia (euskarazko atalean) eta Chema Trujillo (gaztelaniazkoan) izan dira sarituak ‘Café Bar Bilbao’ Antzerki Laburreko Gidoi Lehiaketaren XIV edizioan.

Cafe Bar Bilbao sariaren logoa.

‘Café Bar Bilbao’ Antzerki Laburreko Gidoi Lehiaketaren XIV edizioko sariak ostiralean banatuko dituzte plaza Berrian dagoen tabernan.

Mikel Martínez, Tartean Teatroko aktorea eta sarien antolatzailea, eta Lutxo egia eta Chema Trujillo, saritutako egileak, Cafe Bar Bilbaon izango dira 11.30etan.