INFO

Otsailaren 3an jarraituko du Loiolako Harresian atxilotutako bi gazteren aurkako auziak

«Desobedientzia eta erresistentzia» leporatuta, Loiolako Herri Harresian atxilotutako bi gazteren aurkako epaiketak otsailaren 3an jarraituko du. Hiru urtera arteko espetxe zigorra eta 21.292 euroko kalte ordainak eskatzen dizkie akusazio partikularrak. Fiskaltzak, aldiz, zortzi hilabetekoa.

Bi gazteek jende ugariren babesa jaso dute epaitegira sartu aurretik. (@Ernaigazte)

Loiolako Herri Harresian atxilotutako bi gazte epaitzen hasi dira gaur Donostian. Gaur haiek eta hainbat ertzainek dekalratu ostean, otsailaren 3an emanen zaio amaiera epaiketari, perituen deklarazioarekin.

«Desobedientzia eta erresistentzia» leporatuta, zortzina hilabeteko espetxe zigorra eskatzen die fiskaltzak. Akusazio partikularrak, aldiz, «autoritatearen kontrako atentatua» ere leporatu nahi die eta hiru urtera arteko espetxe zigorra eta 21.292 euroko kalte ordainak eskatzen dizkie, Topatuk jakinarazi duenez.

Jende ugari gerturatu da Donostiako Auzitegiraino, epaituei babesa agertu asmoz.