INFO

Euskal Elkargoaren lehendakariordeak hautatu dituzte, guztiak Etchegarayk proposatuak

Euskal Elkargoaren Batzorde Exekutiboaren kide izango diren 15 lehendakariordeak aukeratu dituzte erakundearen Kontseilua osatzen duten hautetsiek Baionan egin bilkuran. Horietatik hiru dira emakumeak; abertzaleak, berriz, bi. Osatu dute Batzorde Iraunkorra ere.

Hiru emakume baino ez daude lehendakariordeen artean. (NAIZ.EUS)

Euskal Elkargoaren Kontseiluak bere bigarren bilera egin du Baionan erakundearen Batzorde Iraunkorra eta Exekutiboa izendatzeko. Kontseilua osatzen duten 233 hautetsietatik 221 bildu dira batzarrean, eta hamabik bozka delegatu dute.

Batzorde Exekutiboko kide izango diren 15 lehendakariorderen hautaketarekin hasi da bilkura. Bozka hasi aitzin, baina, PS-ko hainbat kidek zalantzan jarri dute Jean-Rene Etchegaray Elkargoaren lehendakariak proposatu zerrenda, oposizioa kontuan hartu ez eta zenbait udalerriren pisu demografikoa ere aintzat hartu ez duelakoan, Hendaia kasu.

Bada hautatuak izan diren lehendakariorde guztiak Etchegarayk proposatutako zerrendako kideak dira. Hamabost lagun horien artean hiru dira emakumeak, eta bi abertzaleak. Bernard Lougarot zuberotarra hautagai batzuen aurka agertu bada ere ez da hautatua izan, nahiz kontseilarien %35eko babesa jaso duen.

Lehendakariordeen aukeraketaren ostean, Batzorde Iraunkorra osatzeari ekin diote hautetsiek. Berau osatuko duten 69 kideak onartu dituzte; horien artean, aurrez hautatu 15 lehendakariordeak barne, soilik hamabi kontseilari emakume eta zortzi abertzale daude Batzorde Iraunkorrean. Exekutiboa osatzeko geratzen diren bederatzi kideak aurrerago izendatuko ditu lehendakariak bertako kideen artean banatuko dituzten funtzioen arabera.

Ez da gaur jakingo Batzorde Exekutiboaren eraketa zehatza.

Bestelako kontuen artean, euskara eta euskal kulturaren eskuduntza bere gain hartzea ebatzi du Elkargoaren Kontseiluak, 215 boto alde eta lau abstentziorekin.

15 lehendakariorde
ak

Lehenegoa: Peyuco Duhart. Bigarrena: Paul Baudry. 3: Roland Hirigoyen.4: Pascal Jocou. 5: Dominque Boscq. 6: Beñat Arrabit. 7: Eric Narbais-Jauréguy. 8: Maïder Béhotéguy. 9: Beñat Cachenaut. 10: Claude Olive. 11: Michel Veunac. 12: Alain Iriart. 13: Martine Bisauta. 14: Sylvie Durruty. 15: Michel Etchebest

Gainerako kontseilari
ak

Emmanuel Alzuri, Guillaume Barucq, Marc Bérard, André Berthet, Barthélémy Bidegaray, Anthony Bleuze, Alexandre Bordes, Max Brisson, Vincent Bru, Vincent Carpentier, Bruno Carrère, Patrick Chasseriaud, Peio Claverie, Antton Curutcharry, François Dagorret, Odile de Coral, Manuel de Lara, Valérie Dequeker, Gilbert Dublanc, Kotte Ecenarro, Philippe Elissalde, Pierre Eyherabide, Jean-Louis Fournier, Ario Gastambide, Francis Gonzalez, Laurence Goyenetche, Pierre Guillemotonia, Michel Hiriart, Michel Ibarra, Beñat Inchauspé, Jean-Marie Iputcha, Jean-Claude Iriart, Jean-Pierre Iriart, Chantal Kerhig Cottençon, Jean-Baptiste Laborde Lavignette, Alain Lacassagne, Jean-Pierre Laflaquière, Jean-Michel Lamarens,Albert Larrousset, Florence Lasserre-David, Christine Lauque, Jean-Jacques Loustaudaudine, Marie-José Mialocq, Christian Millet-Barbé, Nathalie Motsch, Pierre-Marie Nousbaum, Daniel Olçomendy, Guy Poulou, Marc Saint Esteven, Michel Soroste, Marie-Ange Thebaud,Yves Ugalde et Jacques Veunac