Miliziano baten gorpuzkiak atera dituzte Atxispe mendian
1936ko Gerrako euskal miliziano baten gorpuzkiak atera ditu Aranzadi elkarteak Larrabetzuko Atxispe mendian. Iaz aurkitu zuten, baina gaur arte ezin izan dute atera. Identifikatu gabe dago.
NAIZ
Larrabetzu
Aranzadi elkarteak eta Lakuak 1936ko Gerrako euskal miliziano baten gorpuzkiak aurkitu dituzte Atxispe mendian. Oraindik ezin izan dute identifikatu, Lakuak jakinarazi duenez.
Hobitik ateratzeko lanak Paco Etxeberriak gidatu ditu eta bertan izan dira Lakuako hainbat ordezkari. Duela urtebete aurkitu ziren arren, gaur arte ezin izan dira gorpuzkiak atera. Larrabetzuko zonalde honetan, 1937an hainbat borroka izan ziren Bilbo defendatzen zuen ‘Burnizko Gerriaren’ aurka.