Aitzol Gogorza askatzeko eskatuz manifestazioa egin dute Errenterian
Amnistia eta Askatasuna mugimenduak deituta, manifestazioa egin dute Errenterian larriki gaixo den Aitzol Gogorza presoaren etxeratzea eskatzeko.
NAIZ
Errenteria
Ehunka lagun bildu dira igande arratsalde honetan Errenterian, gaixotasun larria duen eta espetxean jarraitzen duen Aitzol Gogorza herritarraren etxeratzea eskatzeko.
Amnistia eta Askatasuna mugimenduak egin du manifestaziorako deia, eta ehunka lagun elkartu dira bertan.