INFO

Nuklearren kontrako kontzertu «klandestinoa» Iberdrola dorrean

50 bat lagunek Iberdrola dorrea okupatu zuten ostegun arratsaldean, kontzertu «klandestino» batekin era ezberdin batean protesta egiteko.


Martxoaren 2an, Garoñaren irekieraren 46.urteurrena dela-eta, protesta koloretsu eta alaia burutu dute herri mudimenduetako 50 bat lagunek Bilbon. Osteugn arratsaldean Iberdrola dorrean sartu eta kontzertu «klandestinoa» egin dute.

Musika tresnez eta maskara alaiekin soinean, ‘La bamba’ abestiari letra aldatu eta Garoñari eta nuklearrei ei esateaz gain, Garoñaren aurrean alternatiba badagoela aldarrikatu dute.

«Iberdrola ez da aukera! Deskonekta, bada aukera!», izan da ekimenaren leloa.