INFO

14 urteko neska gazte baten hilotza topatu dute Galeako muturrean

Atzotik desagertuta zegoen 14 urteko neskaren hilotza topatu dute Galeako muturrean, Getxon. Gauerdian eman zuten senideek desagerpenaren abisua, eta goizeko 9.00etan aurkitu dute gorpua.

Galeako muturrean aurkitu dute neska gaztearen gorpua. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Lakuako Gobernuaren Segurtasun Sailak aditzera eman duenaren arabera, 14 urteko neska baten gorpua topatu dute igande goiz honetan Galeako muturrean, Getxon.

Bart gauean abian jarri zen bilaketa operatibo baten ostean atzeman dute gaztearen gorpua, haren familiak, etxera iristen ez zela ikusita, gaztearen desagerpena salatu baitzuen.

Lurrean hasi badira ere bilaketa lanetik, argiztapenak lagundu duenean itsasora ere hedatu dute berau. Hala, 9.00ak aldera begiztatu dute gaztearen gorpua, eta atzo desagertu zen gaztearena dela berretsi dute.