Emakumeen Nazioarteko Egunaren mobilizazioak eta adierazpen instituzionala
Bilboko Udalak bat egin du EUDELek martxoaren 8rako proposatutako adierazpenarekin eta Juan Mari Aburto alkateak irakurri du. EH Bilduk «hitzetatik ekintzetara» igarotzea eskatu du. Mobililizazioak ere egin dituzte eguerdian eta arratsaldean.
Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna denez, Bilboko Udalak EUDELek proposatutako adierazpen instituzionala irakurri du. Ekitaldi horretan Juan Mari Aburto Alkateak hartu du hitza eta baita ere Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotziak eta Udaleko beste zinegotzi batzuek.
EH Bilduko ordezkariek ere parte hartu dute ekimenean, baina sare sozialetan «hitzetatik ekintzetara» igaro behar dela salatu dute. Gogoratu dutenez, Bilboko Hiri Kontseiluan emakumeak %26 dira eta Udalbatza gidatzen gizonak bakarrik daude.
Hitz polit gutxiago eta ekintza gehiago nahi ditugu Bilboko Udalean #berdintasuna aipatzen dutenean #martxoak8 ♀♀♀♀♀ pic.twitter.com/hCrc9uhMoq
— AitziberIbaibarriaga (@AitziIbaiba) March 8, 2017
Bestalde, Udalberriko bozeramaile Carmen Muñozek datorren urtetik aurrera adierazpen instituzionala emakumeek irakurtzea eskatu du.
Bilboko Udalaren adierazpen instituzionalean #M8 @CarmenMunozL: "Hurrengo urtetik aurrera emakumeek iraku dezatela eskatu dugu" pic.twitter.com/JvMU0NiE1P
— UdalBerri (@UdalBerri) March 8, 2017
Goazen Bilbao udal taldeak berriz, martxoaren 8a jai egun bezala izendatzea proposatu du.