INFO

Hego Euskal Herriko aireportuen bideragarritasuna bermatuko duen plan bat eskatu du EH Bilduk

Hego Euskal Herriko lau aireportuen ezaugarriak, funtzioak eta helburuak kontuan hartuz «plan bat zehaztea» eskatu die Arabako EH Bilduk Gasteiz eta Iruñeko gobernuei. Honela, aireportuen bideragarritasuna bermatuko duen plan bat aldarrikatu du. 

Forondako aireportua 24 orduz irekitzea eskatu dute. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)

EH Bilduk, Arabako Batzar Nagusietan, «herri estrategia bat diseinatu eta Hego Euskal Herriko lau aireportuen bideragarritasuna  bermatuko duen plan bat» eskatu du. Zentzu horretan, bakoitzaren «ezaugarriak, helburuak eta funtzioak» zehaztea defendatu du. Horretarako, sei hilabeteko epean plan bat egitea proposatu du.

Zentzu honetan, Forondako aireportua 24 orduz irekitzea aldarrikatu dute, 12 ordutatik 16ra pasatu denean: «Madrilgo Gobernuak jarraitzen du objektiboki lehen mailakoa izateko baldintza guztiak betetzen dituen Forondako aireportua zigortzen arrazoi alderdikoi hutsengatik, Zaragoza eta Logroñoko aireportuak lehenesteak termino politiko eta instituzionaletan», adierazi dute ohar baten bidez.

Kike Fernandez de Pinedo batzarkideak gogora ekarri d hilabete honen amaieran hegaldi arruntak itzuliko direnak Forondara: «Guk dugun informazioaren arabera, oso harrera ona izan dute hegaldi horiek», adierazi du.

EH Bilduk aeronautikari lotutako polo teknologiko bat sortzeko plana du (Hegaraba) eta plan honen barruan kokatzen dute. Era berean, ozeanoz gaindiko hegaldiak bultzatu behar dira.