INFO

Herritarrak igandeko galdeketetan parte hartzera animatu ditu Udalbiltzak

Igandean Euskal Herriko hainbat herritan izanen diren herri galdeketen harira, Udalbiltzak herritarrei, hautetsiei eta udalei era honetako ekimenak «ahal duten neurrian bultza eta babes ditzaten» eskatu die. Era berean, galdeketa hauetan parte hartzera animatu ditu herritarrak.

Igande honetan 35 herritan izango dira galdeketak. (GURE ESKU DAGO)

35 herrik egingo dituzte igande honetan herri galdeketak, eta 150.000 herritar daude hauetan parte hartzera deituak. Honen harira, Udalbiltzak «herri baten etorkizuna erabakitzeko bertako herritarrek duten eskubidea ukaezina» dela defendatu du eta herritarrak parte hartzera animatu ditu «Euskal Herria osoaren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzeko».

Ohar baten bidez adierazi dutenez, galdeketa hauek antolatuko dituzten herriak «eredugarri» dira eta Euskal Herriko herritar, hautetsi eta udalei dei egin die era honetako ekimenak bultza eta babes ditzaten.

«Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzeko baliatu diztzagun galdeketa hauek guztiak», gehitu du Luis Intxauspe Udalpiltzako lehendakariak. Edozein demokraziaren urrezko lehen araua «herritarren borondatea errespetatzea» dela nabarmendu du Udalbiltzak.

Espainiar eta frantziar estatuen aurrean Euskal Herriak bizi duen egoeraren aurrean Gure Esku Dagok antolatutako galdeketa hauek «esperantzarako leihoak zabaldu» egin dituela gehitu dute.