Nerea Bengoa preso gasteiztarra aske geratu da
Hamasei urte espetxean eman ondoren aske gelditu da Nerea Bengoa gasteiztarra. Huelvako kartzelatik atera da.
NAIZ
GASTEIZ
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Huelvako espetxetik atera da gaur Nerea Bengoa preso politiko gasteiztarra.
Hamasei urte eman ditu espetxean, azken aldiz 2001ean atxilotu baitzuten.
Aldez aurretik, 1996an atzeman zuten eta hiru urte inguru eman zituen kartzelan.