Ultrasur-eko kideak Basaurin zergatik agertu ziren azaltzeko eskatu du EH Bilduk
Basauriko alkateari zuzendu dio EH Bilduk eskaera, nahiz eta bere ardura ez den arren, «herri mailako aginte nagusia» izanda herritarrek merezi dituzten azalpenak izan ditzaten.
Joan den larunbatean Athletic eta Real Madrilaren arteko futbol partidua ospatu zen San Mames zelaian eta borgehiagoka bukatuta Basaurin agertu ziren Ultrasur talde faxistako kide batzuk, zelaira sartzeko baimena ukatu ostean.
EH Bilduk azalpenak eskatu ditu Basauriko kaleetatik zergatik igaro ziren jakiteko. «Basauriarrok ez dugu hori merezi eta uste dugu ez genukeela horrelakorik onartu behar. Horregatik, gertakari honen inguruko azalpenak ahalik eta lasterren eman dezala eskatzen diogu alkate jaunari. Jakin badakigu bere ardura ez dela baina, herri mailako aginte nagusia izanda, Basauriko herritarrek merezi duten argibideak eman beharko lituzkeela uste dugu eta horrela eskatuko dugu dagokion esparrutan», adierazi dute ohar batean.