Atxuriko Lokomotorak, hutsik geratuko den geltokirako proposamenak biltzeko ekimena
Apirilaren 7an, ostirala, Atxuriko tren geltokian Mannequin Challenge bezala ezagutzen den ekitza bat egingo da «Mugi zaitez geltoki berri batera: Atxuriko Lokomotorak» lelopean.
Epe motzean Durango, Donostia eta Bermeoko trenak ez dira gehiago Atxuriko geltoki historikora helduko, metroaren 3. linearen irekiera dela eta. Bilboko auzo honek etorkizunean izango duen itzelezko aldaketaren aurrekari bat da dela geltokia aldarrikatzen dute Lokomotorak ekimeneko bultzatzaileek eta auzoaren «motore eta identitate seinu bat» itzaliko dela nabarmentzen dute.
Hori dela-eta, apirilaren 7an, 17.30etan Atxuriko tren geltokian Mannequin Challenge bat antolatu dute «Mugi zaitez geltoki berri batera: Atxuriko Lokomotorak» lelopean.
Ekimenaren helburua, «parte hartzearen bidez proposamen kolektiboak biltzea, etorkizun gertu batean hutsik geldituko diren geltokiaren espazioetarako, nasetarako eta Euskotreneko instalazioetarako».
«Atxurik ezin dezake galdu auzoak dituen behar ugariak asetzeko begibistan duen espazio hau» azpimarratu dute.
Apirilaren 7an egingo den ekintzarekin abian den prozesu parte hartzailea aurkeztuko da. Prozesuak auzo historiko berezi honen beharrak artikulatu nahi ditu, geltokiak eta inguruko lurrek dituzten aukerak eta hiriguneko kokaleku estrategikoa ikusirik.
Ondoren era kolektiboan proposamenak sortzea da helburua, «pertsonen benetako beharrei erantzuteko, ez orain arte lur eta ondare publikoa zenari etekin ekonomikoa ateratzeko».
Atxuriko Lokomotorak taldea auzokideek, Atxurigorri elkarteak, Ibaiondo barrutiko elkarte sozialek eta EHUko «Parte hartuz» partaidetza masterreko ikasleek osatzen dute. Lokomotorak kolektiboak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekintza honetara.