Sei urteko kondena beteta, aske geratu da Adur Fernandez
Adur Fernandez euskal presoa aske geratu da igande goiz honetan, sei urtetako espetxe kondena bere osotasunean bete ostean. Donostiako Aske Gunean atxilotu zuten Valladolideko espetxetik atera den gaztea.
Valladolideko espetxetik atera eta aske geratu da Adur Fernandez euskal preso politikoa, ezarria izan zitzaion sei urteko espetxe zigorra bere osotasunean bete ostean. Espetxe atarian zituen zain Fernandezek bere lagun eta senideak.
Donostiako Aske gunean atxilotuetako bat da Fernandez. Hain zuzen, hil honetan bertan bete dira lau urte Ertzaintzak sei gazte (Mikel Arretxe, Egoi Alberdi, Oier Lorente, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola eta Adur Fernandez bera) atxilotu zituenetik. Atxilotuetako bat, Aitor Olaizola donostiarra hain zuzen, astelehenean geratu zen aske, Darocako espetxetik aterata.
Ondo bidean, hirugarren batek ere datozen egunetan berreskuratuko du askatasuna: datorren asteazken honetan Oier Lorente ere aske geratzea espero da.