INFO

«Gazteon erakundeak EHn» hitzaldia Hika Ateneoan

Ostegun honetan, maiatzak 4, Bilboko Hika Ateneo aretoan hitzaldia eskainiko dute gazteek erakunde publikoetan duten parte hartzeaz. Maialen Olabe (Euskadiko Gazte Kontseilua), Edu Alonso (Nafarroako Gazte Kontseilua) eta Adriana Verdugo (EHUko Ikasle Kontseilua) ariko dira solasean.

Gazteak Together hitzaldia.

Gazteak-Together taldeak hitzaldia antolatu du datorren maiatzaren 4rako, osteguna, Bilboko Hika Ateneo aretoan, 19.00etatik aurrera. Gazteei bideratutako hitzaldia izango da, eta bertan, hiru gonbidatu ariko dira solasean: Maialen Olabe (Euskadiko Gazte Kontseiluko Lehendakaria), Edu Alonso (Nafarroako Gazte Kontseiluko Lehendakaria) eta Adriana Verdugo (EHUko Ikasle Kontseilua).

Gazteek eskura dituzten erakundeen erabilera, Euskal Herriko gazteek bertan duten parte-hartzea, eta etorkizunera begira egon daitezkeen erronkak irudikatzeko helburuarekin, gazteen inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko tartea izango da. Solasaldiaren gidaritza Itsaso Anduezak eramango du, Euskadiko Gazte Kontseiluko lehendakari ohiak hain zuzen.