INFO

Modu hunkigarrian esan dio agur Ainhoa Etxaidek LABeko zuzendaritzari

Paperik gabe eta bihotzetik mintzatzen esan dio agur LABeko zuzendaritzari Ainhoa Etxaidek sindikatuaren Kongresuan. Zuzendaritza berriari eskerrak eman dizkio hartu duten ardurarengatik.

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


«Agindu bakarra daukat, barrutik hitz egitea», nabarmendu Etxaidek agur esateko mintzaldia. Erraietatik aritzea arriskutsua dela adierazi ondoren, bihotzetik arituko zela adierazi du. «Horrela ez baitago okertzerik».

Sindikatuaren ardura hartu zuenean LAB zaharberritzeari ekin behar izan ziola gogoratu. «Zaharkitua zegoena baino ez zen aldatu beharrekoa. Zaharra dena berez ez zen aldatu behar», azaldu du.

Honekin batera, Kongreso honetan borroka ideologikoa agerian gelditu delako poztasuna adierazi du Etxaidek. Kapitalismoaren aurrean ezer egitekorik ez dagoenean mezua zabaltzen denean, LABek kapitalismoa etsai gisa hartzen duela eta horren aurka aritzeko konpromisoa hartzearen garrantzia nabarmendu du. Bide batez, modu kolektiboan egitea inportantea dela gaineratu du Etxaidek.

LABen barnean erronka hauek aurrera atera ahal izateko sindikatu barnean dagoen «giro ona» zaindu beharrekoa dela azpimarratu du. «Altxorra da hori», gaineratu du. Horren adibidea atzo Kongresuaren ostean Gasteizko Alde Zaharrean egon ondoren gaurko bileran ikusten ziren aurpegiak ziren. Etxaide, ordea, atzo etxera txintxo joan zela azpimarratu du.

Rafa Diezekin espetxean 2013an izan zenean sindikatua zaintzeko enkargua eman ziola eta horretan saiatu dela adierazi du.

ELArekin lorturiko akordioa ere garrantzitsutzat jo du Etxaidek. Aretoan zegoen Txiki Muñozi zailtasunak izan direla onartu badio ere. «Ha habido de todo», esan dio, gazteleraz.