INFO

Juan Gargallok irabazi du Gasteizeko jaietako kartelen lehiaketa

«Perfiles de Vitoria» izenburua due Juan Gargallo Vazquezen lanak eskuratu Gasteizko jaiak iragartzeko kartelen lehiaketa. Jaiak abuztuaren 4tik 9ra ospatuko dira.

Gasteizko jaiak iragarriko dituen kartela. (GASTEIZKO UDALA)

33 urte ditu Juan Gargallok, eta Gasteizen jaio bazen ere egun Valentzian bizi da.

Lehiaketa honetan orotara 59 autorek hartu dute parte, iaz baino 24 gehiago. 64 lan aurkeztu dituzte (iaz baino 26 gehiago). Partehartzaileen %68a Araban eta Gasteizen bizi da, eta %12a Hego Euskal Herriko beste herrialdetakoak. Beste %20a Errioxa, Madril, Valentzia, Asturies, Huesca eta A Coruñakoak dira. Kartelen %49a emakumeek aurkeztu dute.

Sei kartel finalisten artetik, bi diseinatzailek, Kultur Ekintzen Ataleko arduradunak eta Komunikazio eta Informazio Bulegoko bi teknikarik osatutako epaimahai teknikoak “Perfiles de Vitoria” lana erreserbatzat hautatu zuen lehenengo, eta horixe suertatu da irabazle, 39. zenbakia zuena lehiatik kendu ondoren, ez baitzen argitaragabea, oinarrien 2. artikuluak xedatzen zuen bezala.

DIGA-Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak aukeratutako hiru profesionalek osatu zuten lehen hautaketa egiteaz arduratzen zen epaimahaia, eta sei finalista hauek aukeratu zituzten:

-“Bajando” . Egilea: Yvon Wong Lu (Getxo)

-“Cele-Donna” . Egileak: Myriam Villota Melgosa eta Marta Varona Alonso (Villarcayo de Merindad de Castilla La Vieja, Burgos)

- “Celedon”. Egilea: Raul Lopez Martín (Lizarra)

-“18:00 h.” . Egilea: Alexandre Fernandez Villanueva (Gasteiz).

- “Sinecdoque” . Egilea: Blanka Barrio Viloria (Gasteiz)

-“Perfiles de Vitoria”. Egilea: Juan Gargallo Vazquez (Valentzia). Irabazalea

Lehiaketara aurkeztu diren kartelak uztailaren 10tik 28ra ikusi ahalko dira Lakua, Iparralde eta Hegoalde zentro zibikoetan.