Hiru gune egongo dira Bastidan ekainaren 18an ospatutako den Araba Euskaraz jaian
Ekainaren 18an Bastidara joango direnek Hesian taldearen kontzertua ikusi ahalko dute. Taldeak Iñaki Ortiz de Villalba Betagarriko abeslariaren kolaborazioarekin joko du. Araba Euskarazekin bilduko duten dirua modelo pedagogiko berri bat ezartzeko erabiliko da.
Ekainaren 18an milaka lagun bilduko dira Bastidan Araba Euskaraz ospatzeko. «Egun handiaren atarian gaude, eta urte osoan batzorde ezberdinetan lanean ibili diren guztien fruitua aurkeztera etorri gara», adierazi du Xabier Arrieta Ikastolen Arabako ordezkariak, Arabako Errioxarentzat jai honek duen garrantzia nabarmentzearekin batera.
Aurtengo ibilbidea laburra izango da, hiru gune besterik ez dira egongo eta bata bestearengandik hurbil egongo dira. «Hiru guneetan egoteko aukera egongo da», nabarmendu du Maria Amurrio batzorde iraunkorraren kideak, eta zenbait gomendio eman ditu, alkoholik gabeko edariak hartzea eta mahastiak zaintzea, besteak beste.
Ketxu Bidealauneta Bastidako Ikastolako zuzendariak ere garraio publikoa erabiltzea gomendatu du eta errespetua eskatu die bertaratuko diren guztiei. «Primeran pasa, pasatu gabe».
Egitarauari dagokionez, Bastidara hurbilduko dinenek Hesian taldeak eskainiko duen kontzertua ikusi ahalko dute. Taldeak Iñaki Ortiz de Villalba Betagarriko abeslariaren kolaborazioarekin joko du. Halaber, Oihan Vegaren diskofesta eta eskualdeko taldeen kontzertuak izango dira, beste hainbat ekintzaren artean.
Festarekin bilduko duten dirua Haur Hezkuntzan modelo pedagogiko berri bat ezartzeko erabiliko da.