INFO

Idoia Lopez Riaño presoa aske geratu da, 23 urteren ondoren

Idoia Lopez Riaño euskal presoa aske geratu da, 23 urteren ondoren. Zaballako kartzelan egin ditu azken urteak, ‘Langraiz bidea’ deritzon ildoa hartu ondoren.


Idoia Lopez Riaño euskal presoa gaur eguerdian atera da Zaballako espetxetik, Efe agentziak berri eman duenez. Ikusmin handia sortu du albisteak eta komunikabide ugari bildu dira kartzelaren kanpoaldean.

Lopez Riañok 23 urte egin ditu preso, azkenekoak Zaballako espetxean. 2010ean indarkeriari uko egin zion, damua agertu eta ETA erakundea utzi zuen; ondoren ‘Langraiz bidea’ deritzon ildoa hartu zuen.

Bere damua Auzitegi Nazionalari igorritako hainbat idatzitan islatu zuen eta horren truke hainbat baimen eskuratu zituen, baina ez zituen baliatu.