INFO

Errenteriako hiru gazteen askatasuna eskatzeko manifestazioa egingo dute

Iruñean martxoaren 11n manifestazio baten ondoren izandako isituluengatik preso dauden Errenteriako hiru gazteren askatasuna eskatzeko manifestazio deitu dute igandean 12.30 Errenteriako Herriko Plazatik.

Errenterian gazteen alde egin zuten manifestazioa. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

«Herriko hiru gazte, Asier, Endika eta Ruben, preso daude Iruñeko kartzelan martxoaren 11z geroztik. ‘Errepresioaren autodefentsa’ lemapeko manifestazioan izandako istiluen harira atxilotu zituzten, laugarren adingabeko batekin batera», gogoratu du Etorkizunaren Alde plataformak.

Honekin batera, hil honen 23an Auzitegi Goren espainolak afera Auzitegi Nazionalean epaitzea erabaki zuela ekarri dute gogora, Nafarroako Auzitegiak aurkako iritzia zuela nabarmendu dutela ere.

«Terrorismoa» dela ukatzen dute

«Etorkizunaren Alde plataforma gazteen gurasoen inguruan eratua da. Errefusatu egin du Auzitegi Gorenaren erabakia, bidegabetzat eta arbitrariotzat joz. Gertaerak Auzitegi Nazionalean epaitzea proportzionaltasun eta berdintasun printzipioen aurkakoa dela deritzo, Iruñeko manifestazioko liskarrak inoiz ez baziren terrorismotzat hartuko Espainiako Estatuko beste edozien tokitan gertatu balira», adierazi dute manifestazioaren deitzaileek.

«Hiru gazteak aske gera daitezela eskatzen du plataformak, eta gonbita luzaten die alderdi politiko, herri erakunde, kultur elkarte, eta mota guztietako kolektiboei, eta herritar guztiei oro har, manifestazioan parte hartuz sostengua adieraz dezaten», gaineratu dute plataformako kideek.