Paulo Oliveira atzelaria fitxatu du Eibarrek lau denboralditarako
Talde armaginak jakinarazi du jakinarazi du Paulo Oliveira 25 urteko atzelari portugaldarra fitxatu duela Sporting Portugal taldetik. Akordioa datozen lau denboraldietarako da.
«Paulo Oliveira SD Eibarreko jokalari berria da, Sporting Portugalekin akordioa lortu ondoren. 11 aldiz jokatu du Portugaleko selekzioarekin eta lau denboraldirako sinatu du SD Eibarrekin, 2021eko ekainera arte», azaldu du talde gipuzkoarrak bere webgunean.
Uda hasieran Newcastle United taldera joan zen Florian Lejeune defentsaren hutsunea beteko du jokalari portugaldarrak. Aurreko denboraldian Ligako 13 partida jokatu zituen Sporting Portugalekin.
Modu honetan, Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldearen udako seigarren fitxaketa da Oliveira, Charles, Ivan Alejo, Dmitrovic, Joan Jordan eta Jose Angelen ondoren.