INFO

Montxo Barea presoari harrera egin diote Asiainen

Jende ugari bildu da Asiainen Montxo Barea presoari harrera egiteko. Ekitaldia egin egin da, inguruan Guardia Zibil andana bazegoen ere.

Guardia Zibil andana Asiain ondoan. (Iñaki VIGOR)

Montxo Barea Oltzako presoa Poitierseko espetxetik atera eta, Estatu frantsesetik kanporatua izan ondoren, Barajasko aireportuan aske utzi zuten ostegunean, Etxeratek jakinarazi duenez. 2013ko otsailean atzeman zutenetik egon da kartzelan.

2013ko otsailean Moulinsen atxilotu zuen Polizia frantsesak, Oier Ibargurenekin batera, eta biak espetxera bidali zituen epaileak.

Iragan maiatzean biak epaitu zituzten eta sei urteko espetxe zigorra ezarri zieten. Zigorra betetakoan Estatu frantsesetik kanporatzeko agindua ere eman zuen eta hala gertatu da Barea espetxetik atera denean.