INFO

Peru eta Maiterentzat abestia (‘Ametsen Liburua’)

Kepa del Hoyok ‘Ametsen Liburua’-n egindako ekarpena. 


Ametsak. Erraza litzateke topikoan erortzea eta gutako bakoitzak, euskal preso politiko garen heinean, Euskal Herri libre, independiente eta sozialistaren ametsaz hitzegitea. Baina gaurkoan ez da hala izango, aukera hau toki ilun honetan bidea argitzen didaten kriseiluei nire maitasun eta esker ona helarazteko baliatu nahi baitut. Eta nola ez, kriseilu hau nire bikote Maite eta Peru gure semea dira, arnasa galtzen uzten ez didaten heroi handiak. Haiengatik eta haientzako abesti hau:

Burdin hotsak iluntasuna
itzalek zelatan lekua
denak balio du eusteko
beste errealitatean bizitzeko.

Begira eta ikusi ez
pentsatu baina esan ezer ez
izara txuri tartean
amets bukaezina bilatzean
alde egiteko lagun nahian
amets gaiztoa uzteko atzean
bihar berdina izango delakoan

Burdinak zelatan
iluntasunean
berriz zuregana
hor Askatasuna.

Ilunsentia, bada gaua
gerizak egote urtua
ta ilargia ari da sortzen
bere magalean berriz jasotzen

Gauaz gau zugana narama
kateak, jada deusestutako zama
eta azkenean aske naiz oso
zin dagizut ez dute lortuko
Hemen eustea, hori borroka!
Askatasun osora ttanttaka
geroaren alde bultzaka

ba gaude bizirik
eta aurrera beti

Kepa del Hoyo Hernández