Bizkaiko erresidentzietarako sistema berria eskatu du LABek
Bizkaizko erresidentzietarako sistema berria eskuatu du LABek, pribatizazioei aurre egiteko. Bide batez, ELAk bultzatzen duen grebarekin ez datorrela bat nabarmendu du LABek enpresaz enpresa hitzarmenak sinatzearekin ez dagoelako ados.
Greba luzean mugilduta dauden Bizkaiko zaharren egoitzetarako sistema berri bat aldarrikatu du LAB sindikatuak. «Egoitza “pribatuak” deitzen zaie, baina pribatua dena kudeaketa da, dirua publikoa da, gu denona da. Bizkaitar guztion dirua, enpresa eta entitate pribatuek kudeatu eta haien negozioa egiteko. Eta negozio diogunean, etekin ekonomiko ahalik eta handiena ateratzen dutela esan nahi dugu, beti ere langileon lan baldintzen truke», salatu.
«Urte asko daramatzagu oso egoera kaskarrean eta horrela jarraituko dugu benetan ez bada egoera hau serio hartzen eta ez badira neurriak jartzen egoitzen kudeaketan benetako aldaketa bat emateko», ohartarazi du LABek. «Langileak gara, langile ezkertiarrak. Gure herrialdea ardura zaigu, bertan egiten diren politikak ardura zaizkigu, gure lanen kalitatea ardura zaigu, gure lana ere eta horregatik borrokatzen dugu arduraz eta modu solidarioan», gaineratu du.
«Bizkaiko egoitzetan borroka aspaldi hasi zen eta egia da azken urte eta erdian dimentsio handia hartu duen gaia dela. ELA sindikatuaren hurbileko langileak (ELAk du sektore honetan %68ko errepresentazio sindikala) greba bat dabiltza burutzen eta gaur jada handia da honek zentzu guztietan eragiten dituen kostuak. Greba honek egia da asko lagundu duela egoitzetako errealitatea sozializatzen eta bertan gertatzen denaren inguruan jendeak iritzi bat izaten», esan du LABek.
«LAB ez dago greba honetan. Ez gaude ez dugulako ELArekin estrategia eta borroka hau nola egin behar genuenaren prozesuaren nolakotasuna konpartitzen. Ez gaude ados enpresaz enpresa hitzarmenak sinatzearen alde sektore honetan. Egoitza asko gaude egoera honetan Bizkaian eta egoera ez da erraza, baina edo denok batera eta sektore guztiaren mesedetan egiten dugu lan, edo hau gutxi batzuentzako erdibideko konponbide bat izaten bukatuko da, egoitza gutxi batzuetako langileak eta gainontzekoen arteko ezberdintasunak ere areagotuz. Gainera, egoera txarrena bizi dutenak hitzarmen oso zahar batekin utziz. Beraz, gure ustetan, hitzarmen kolektiboa denontzako izan behar da, denontzako hitzarmen on bat», azaldu du LABek.