INFO
Elkarrizketa
GARAZI CASTAñO ETA BEñAT LUSARRETA
DONOSTIAKO ERNAI-KO KIDEAK

«Arazoa ez dira turistak, gutxi batzuk aberasten dituen turismo eredua baizik»

Ernaik manifestazioa deitu du datorren ostegunerako, abuztuak 17, «Zuen turismoa, gazteon miseria» lelopean. Deialdi honen nondik norakoez, Euskal Herriak, eta Donostiak bereziki, azken urteotan jasan duen turismoaren gorakadaz eta egungo turismo ereduak gazteei sortzen dizkien arazo zehatzez mintzatu dira Donostiako Ernai-ko Beñat Lusarreta eta Garazi Castaño.


Hautsak harrotu dituzte azken egunotan turismo ereduaren aurka egindako protestek. Komunikabide guztiek jorratu dute gaia, arreta Kataluniako Arran gazte antolakundearen ekintzetatik hasi eta Euskal Herrian eginikoetan ere jarriz. «Turismofobia» terminoa guztiz hedatu da, «gazteen protestarako eskubidea kriminalizatzeko asmoz». Ernai gazte antolakundeak manifestazioa egingo du abuztuaren 17an Donostian, Aste Nagusi bete-betean, «gazteak pobretzen dituen turismo eredu masiboaren» aurka egiteko. Komunikabide gehienek lehen orriak «turismofobiaz» bete aurretik Ernaik deitua zuen mobilizazio honetaz eta gazteengan turismora bideraturiko produkzio ereduak dakartzan arazoez aritu da GARA bi kide hauekin.

Turismoaren afera udako gai nagusia bilakatu da. Nola eragiten die gazteei azken urteotan Euskal Herrian turisten etorrera ugaritu izanak?

Garazi CASTAÑO: Herritar guztioi eragiten digun gaia da. Baina egia da guk, gazte bezala, bereziki eragiten diguten turismo ereduaren ondorio negatiboak azpimarratu ditugula. Ez turisten etorrerak, turismo eredu zehatz batek sortzen dituen ondorioak. Turismoaren aitzakiaz sortzen diren enplegu prekarioak, «beltzean» kobratu beharra edota kontraturik gabe lanean egotea salatzen dugu. Emantzipatzea luxu bat bihurtu da pisu turistiko legal zein ilegalen ondorioz. Donostian 2016an %17 garestitu zen alokairua batez beste. Gazteok gure herri, hiri eta auzoetatik kanporatuak izaten ari gara. Hori salatzen dugu.

Beraz, gazteen prekaritatearen eta turismo ereduaren arteko lotura zuzena ikusten duzue...

Beñat LUSARRETA: Bai, turismo eredu masibo baterako biderantz goazenez, ekonomiaren tertziarizazio bortitz bat gertatzen ari da, kualifikazio maila txikiagoko enpleguak areagotuz. Gainera, turismoan soilik oinarrituriko ekonomia batek ez du etorkizunik, ez baitu ondasun errealik sortzen. Guztiz mendeko bihurtzen du gure herrialdea, kanpotik dirua duen pertsona bat etorri zain egon behar baikara, hari zerbitzu bat eskaini ahal izateko. Beraz, pertsona horrek, edo pertsona multzo horrek, etortzeari uzten badio gure ekonomia ezerezean geratzen da.

Ondorio ekonomikoez gain, auzo eta herriek identitate galera bat izateko arriskua dutela uste duzue?

G.C: Bai, eta arazo hori salatu du, esaterako, Donostiako Parte Zaharrean Bizi auzo plataformak. Turistentzat masifikatu diren guneetan, dagoeneko bizimodu normalik ezin dutela egin salatzen dute bizilagun askok, zarata, zaborra eta zerbitzuen kolapsoa ohiko arazoak baitira. Ehundura soziala suntsitzen ari da eta euskararen kale erabileran ere eragiten du arazo honek.

B.L: Gainera, gure Udalak eta Aldundiak auzotarren aldeko politika egin beharrean, turismoari begira hartzen dituzte erabakiak. Alde Zaharreko Orixe ikastola handitzeko baimena ukatu izana edota Alde Zaharreko anbulatorioa ez handitzea, auzotarren iritzien aurka, zerrenda luzeko bi adibide baino ez dira. Ezinezkoa da, adibidez, Donostia arrantzaleen postal polit bezala saldu nahi izatea eta aldi berean lonja pribatizatu eta portua kirol portu huts bihurtu nahi izatea.

Manifestazio hau Donostian, turismo gehien jasotzen duen euskal hirian, eta Aste Nagusian deitu izana ez da kasualitate hutsa, ezta?

B.L: Ez, ibilbide luze bat baitago; tradizionalki gazte antolakundeak Aste Nagusiko ostegunean mobilizazio bat antolatu izan du urtero.

G.C: Baina egia da aurten turismoaren gaiari garrantzia eman diogula gazteok, honen ondorioak zuzenki pairatzen ditugulako. Horrekin batera, Donostian turismo ereduaren ondorio kaltegarriez ohartarazteko herri dinamika zabal bat sortu dela baliatu nahi izan dugu. Beraz, ez da Ernaik soilik egiten duen aldarrikapen bat.

Ernairen protestak «turismofobotzat» jo dira.

G.C: Guztiz termino interesatua sortu dute komunikabide nagusiek. Guk behin eta berriz adierazi dugu, eta gure ekintzek ere hala erakusten dute, arazoa ez dugula turistekin, hiri eta turismo ereduarekin baizik.

B.L: Ez da turismofobia, klase borroka baizik. Guk elite ekonomiko eta politiko txiki bat aberasten duen klasearen aurka egiten dugu protesta, inolaz ere gure hiria bisitatzera datorren turistaren aurka. Zentzugabea litzateke, gu ere turistak baikara aukera dugunean.

EAJko eta PSEko ordezkari politiko ugarik azaldu dute egun hauetan Euskal Herria ez dela Bartzelona edota Mediterraneoko beste zenbait hiri masifikaturen parekoa. Zuek zer deritzezue adierazpenoi?

B.L: Lotsagarriak iruditzen zaizkigu. Oraindik arazoaren larritasun maila gorenera iritsi ez garenez, arazoa dagoenik ere ukatzen dugu. Erakundeetatik arazoa osoa izan aurretik hartu behar dira neurriak. Noski periferiara ez dela turismoa iritsi, baina alokairua, adibidez, hiri osoan igo da.

Arantxa Tapia sailburuak dio protestatzeko «aitzakia» baten bila baino ez zabiltzatela.

G.C: Galde diezaiola 12 orduz kontraturik gabe lan egiten duen gazteari edota 30 urterekin emantzipatu ezin duenari. Ez dakit agintari batzuek nola kriminalizatu eta erridikulizatu dezaketen mobilizatzeko dugun eskubidea, gazteok egoera hau pairatzen dugun bitartean. Uste dugu horrelako adierazpenak egiteko zilegitasunik ez duela, espresuki Euskal Herriko ehun industrialaren suntsipenean erantzukizun zuzena duen agintaria izanik, gainera.

Donostiako Parte Zaharrean «Tourist go home» dioten pintada ugari agertu dira.

G.C: Guk hasieratik izan dugu argi turistak jomugan jartzen zituzten leloak eta ekintzak alde batera utzi behar genituela. Hala ere, pintada hauek arazo sakonago bat erakusten dutela uste dugu. Azken finean, pintada hauekin turismo ereduaren kalteak salatu nahi dira ere, eta hori ez da komunikabide handietan aipatzen.

B.L: Lelo honen helburua eztabaida publikoa piztea zen, eta hein handi batean lortu du. Baina jakinda komunikabideek lelo hau erabilita gure eztabaida politikoa desitxuratuko zutela, beste lelo batzuk aukeratzea erabaki genuen.

Turismoaren aurka manifestatzeak ostalari eta komertzio txikiei kalte egiten diela ere errepikatu dute agintari eta enpresari ugarik. Zer diozue?

G.C: Hori dio Mikel Ubarrechena Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko buruak. Baina horrek errealitatea desitxuratzen du, Parte Zaharreko ostalari eta merkatari txiki askok euren komertzioa itxi behar izan baitute turismoari zuzendutako kate multinazional handiagoen mesedetan.

Zuen deialdia oihartzun mediatiko ikaragarria izaten ari da, nazioarteko komunikabide ugarik ere eman dute honen berri. Erantzun hori espero zenuten?

B.L: Ez, baina egia esan, Arranek egindako ekintzen ondorioz jauzi da eztabaida Estatu espainoleko zein nazioarteko komunikabideetara. Hori gertatu ondoren konturatu dira Euskal Herrian ere arazo bera salatzeko asmoz beste manifestazio bat zegoela.

G.C: Guk manifestazioa ekainaren 22an iragarri genuen eta azken egunetara arte ez da polemikarik piztu. Nolabait, erakusten da turismo ereduaren arazoa ez dela gure arazoa bakarrik, globalagoa dela eta sistema global bati erantzuten diola. Hedabide britainiarrek bat-batean Estatu espainolean turisten aurkako jarrera zabaltzen ari dela badiote, ziur sistema global horri erantzuten diola.

Jasotako kritika andana dela eta, manifestazioa bertan behera uztea otu zaizue?

B.L: Inondik inora. Ez dira konturatzen jasandako kriminalizazioa dela-eta eztabaida kalean dela jada eta, zeharka bada ere, gure mobilizazioari propaganda egin diotela deialdia jende gehiagorengana helaraziz.

Ernaik Basquetourrek Bilbon duen egoitzan egindako pintada edota Donostiako tren txu-txuaren aurrean egindako protesta hedabide askok «erasotzat» jo dute eta Arnaldo Otegiren hitzei «entzungor» egitea egotzi diote Ernairi...

G.C: Guk uste dugu iritzi hauek, benetan, eztabaida politikoa ekiditea baino ez dutela helburu. Tren txu-txuaren aurrean «Macarena» dantzatzea ekintza biolento gisa kalifikatzen dutenek turismo eredu honen inguruan dagoen, eta gero eta jende gehiagok salatzen duen, arazoa saihestu baino ez dute nahi. Gure aldetik, ez ditugu ekintza hauek erasotzat jotzen, eztabaida mahaiaren gainean jartzea baino ez dute helburu.

B.L: Protestaren kriminalizazio bortitza ari gara jasaten eta honi aurre egiteko modu eraginkorrena 17ko manifestazioan parte hartzea dela uste dugu.

 

Matute (EH Bildu) señala las contradicciones del modelo

El diputado de EH Bildu Oskar Matute subrayó ayer en Radio Euskadi las incoherencias de quienes intentan criminalizar estas protestas, ocultar la existencia del problema y apuntalar el actual modelo. Llamó la atención por ejemplo sobre que no se califique de «turismofobia» la práctica de «dar sartenazos» a los veraneantes con precios desmedidos en las terrazas. También tildó de «hilarante» que se califique de «ataque» bailar la Macarena ante un tren turístico, pero alertando del riesgo de esa «banalización del lenguaje» porque «si seguimos así, a lo mejor nos encontramos con que lo que hicieron nuestros padres para defender sus puestos de trabajo es considerado como atentado». Además reprochó a la consejera de Lakua Arantxa Tapia que «le guste cerrar los ojos» ante problemas reales.

LAB se posicionó también sobre el asunto a través de un comunicado que acusa a instituciones y patronal de mantener «un discurso demagógico», pero diferenciando que, si bien tiene cierta lógica que la patronal defienda el modelo, «lo que resulta inadmisible es que instituciones como el Ayuntamiento de Donostia miren hacia otro lado y permitan la explotación laboral».

Entre las afecciones del actual modelo, LAB destaca la existencia de «una mano de obra de usar y tirar» con «miles de personas, mayoritariamente jóvenes y en gran medida mujeres, que trabajan a destajo por salarios bajaos, con escasas medidas de protección, incumpliendo en muchos casos el convenio vigente e incluso en ocasiones sin ningún tipo de contrato». GARA

 

PP: «Se acabó el recreo contra los intereses de Euskadi»

El PP intenta ponerse a la cabeza del apoyo al actual modelo turístico, pese a que las principales instituciones que lo gestionan están copadas por PNV y PSE. Para ello ha promovido mociones que cargan contra la izquierda abertzale e incluyen proclamas como «se acabó el recreo contra los intereses de Euskadi».

Al presentarlas, la secretaria general del PP en la CAV, Amaya Fernández, instó a instituciones y partidos a lograr «una foto de unidad» frente a la «escalada de turismofobia»&flexSpace;y la «campaña intimidatoria de la izquierda abertzale». Viene a decir que el resto de agentes se están «poniendo de perfil» y les reclama pronunciarse «con claridad».

La propuesta de declaración institucional cuenta con cuatro puntos en los que primero se traslada el apoyo a los trabajadores del sector, «agentes claves del desarrollo de Euskadi». Se condenan «los actos violentos contra intereses turísticos». Se rechazan las manifestaciones convocadas en Donostia y Gernika, tras la ya realizada en Gasteiz. Y se aboga por medidas concretas para contrarrestar los efectos que augura que quizás tengan sobre potenciales turistas.

«Esa foto de unidad en torno a la declaración institucional se nos antoja necesaria, ya que se está jugando con el pan de 75.000 familias vascas que trabajan en el sector», reclamó Amaya Fernández, intentando en todo momento presentar al PP como defensor de toda esa población.