Egoi Alberdi donostiarra aske
Navalcarneroko espetxetik gaur irten da aske orain lau urte Donostiako Aske Gunean atxilotu eta espetxeratu zuten Egoi Alberdi gaztea. Iluntzean ongi etorria egingo diote Amaran.
NAIZ
DONOSTIA
2013an Donostian Segiko kide izatea egotzita espetxeratzeko agindua jaso zuten gazteeak babesteko sortutako Aske Gunean atxilotu zuten Egoi Alberdi.
Gaur irten da aske zigorra beteta Navalcarneroko espetxetik. Iluntzean espero dute Donostiako Amara auzoan eta ongi etorria egingo diote gazte independentistari.
Bat gutxiago. Egoi Alberdi, Navalcarnerotik atera da pic.twitter.com/P5s8H9lDcn
— Iñaki Egaña (@InakiEgana) August 24, 2017