INFO

Indarkeria baztertu eta elkarrizketa eske, munduko agintari ohi ugari

Bitartekaritza eskaintzak askoren ahotan direla, Estatuari indarkeria baztertzeko eta Govern-ari zein Gobernu espainolari elkarrizketak abiatzeko deia egin diete izen handiko zenbait agintarik. Nelson Mandelak sortutako talde bateko kideak dira; besteak beste, NBEko idazkari nagusi izandako bi. Nazioartean dagoen kezkaren beste seinale bat da.


Kataluniaren eta Estatuaren arteko talkak gero eta kezka handiagoa eragiten du nazioartean, eta atzo Bartzelonan eginiko mobilizazio espainiarzaleak uste hori agerikoago egin dezake. Arlo pribatu zein publikotik bitartekaritza eskaintzak zein elkarrizketarako deiak biderkatzen ari dira. Azkena, hil aurretik Nelson Mandelak sortu zuen The Elders lantaldearena da. Besteak beste, hogei urte luzez (1997tik 2016ra) Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi izandako Kofi Annan eta Ban Ki-Moon biltzen ditu guneak.

Londresetik aritzen den talde honek adierazpena kaleratu du Kataluniako aferaz. Diplomazia mailan ohiko den formula erabiliz, hasteko Estatu espainolak frankismotik hona eginiko bilakaera «demokratikoa» positiboki aipatzen du, baina jarraian aurrerapauso horiek arriskuan jar ez ditzan indarkeria baztertzeko deia luzatzen dio. Berriro ere bistan da urriaren 1ean Kataluniako jendarteak boz eman ez zezan erabilitako bortizkeriak sona handia duela nazioartean.

«Krisi konstituzionala» ari dela gertatzen argi ikusten du The Elders taldeak, duen «kezka sakona» aitortzen du eta gatazka luze batek izan litzakeen «ondorio politiko, ekonomiko eta giza mailakoez» ohartarazten du.

Gauzak horrela, Espainiako Gobernuari zein Kataluniako Govern-ari «zatiketa eragin dezaketen hitzak eta ekintzak» alde batera uzteko eskatzen die. «Talka areagotu beharrean, elkarrizketak abiatzea exijitzen du» egoerak, beraien ustez.

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Twitterren bidez hedatu zuen mezua. Eta Estatu espainolaren indarkeriari egindako aipamena nabarmendu zuen Raül Romeva Kanpo Arazoetako conseller-ak TV3ko kameren aurrean.

Aietekoak barne

The Elders gunean gatazka ezberdinen konponbideak sustatzen trebatutako liderrak daude, Annanekin eta Ban Ki-Moonekin batera. Bakearen Nobela jaso zuen Desmond Tutu hegoafrikarra, sari bera duen Marti Ahtisaari finlandiarra, Norvegiako lehen ministro izandako Gro Harlem Brundtland, AEBetako presidente izan zen Jimmy Carter, Brasilgo mandatari ohi Fernando Henrique Cardoso, Txileko presidente izan zen Ricardo Lagos, Irlandako gobernari ohi Mary Robinson... zerrenda luzea. Horietako batzuek Euskal Herrian ere lan aski ezaguna egin dute; Annanek eta Brundtlandek Aieteko Konferentzian hartu zuten parte, eta Tutuk, Carterrek eta abarrek hemen eginiko urratsak babestu dituzte.

 

El president Puigdemont, a un día de acudir al Parlament: «Aplicaremos lo que dice la ley»

Hoy es la víspera de otro jalón en este proceso que no da tregua: el pleno convocado en el Parlament mañana a las 18.00 para que el president Puigdemont aborde «la situación política». Un eufemismo que da pie a materializar al fin los resultados del referéndum del 1 de octubre, después de que el pleno específico de hoy hubiera sido vetado por el Tribunal Constitucional y aparcado por la propia Cámara.

A tenor de las últimas declaraciones de Puigdemont anoche en TV3, en una entrevista grabada el día anterior, no hay novedades, pero tampoco se despeja la duda e cómo se terminará adjetivando la declaración. El president avanzó el matiz de que «nosotros no la llamamos declaración ‘unilateral’ de independencia». En cualquier caso, sobre el fondo del asunto hizo hincapié en que se cumplirá la Ley del Referéndum, que establece esa toma de posición en caso de victoria del Sí, como ocurrió el 1-o. «Aplicaremos lo que dice la ley», aseveró anoche.

Junto a ello, Carlos Puigdemont confirmó que no hay ningún tipo de vía abierta con el Gobierno español: «Hace tiempo que no tenemos contacto porque ellos rehuyen hablar de este tema».

«Lo que está pasando en Cataluña es real, les guste o no. Son millones de personas que han votado, que quieren decidir, tenemos que hablar de esto. ¿De qué creen que hemos de hablar? ¿Por qué se piensan que la gente se mueve? La gente no se mueve y hace frente a la violencia policial por una reforma del modelo de financiación. Seamos honestos todos juntos. Tenemos que hablar de Cataluña y no quiere hablar de ello», insistió el mandatario del Govern.

En el mismo programa de TV3, el delegado español en Catalunya, Enric Millo, dijo: «¿Por qué la solución de un conflicto debe ser un referéndum? Un referéndum, al final, es el síndrome del 50 más 1. Hay ganadores y perdedores. Al día siguiente, ¿qué hemos arreglado? El conflicto sigue allí».