INFO

Burua altxatu ezinik jarraitzen du Realak

Sailkapenaren azken postuan jarraitzen du talde donostiarrak eta Zubietan Sevillaren aurka 0-1 galduta, ezin izan dio bolada txarrari amaiera eman.

Realak punturik egin gabe segitzen du. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Sevillaren aurkako partida egun bizi duen egoera iraultzeko lehen urrats gisa ikusten zuen Realak, baina gaurkoan ere ez du emaitza onik lortu.

Partidaren lehen ordu erdia bete aurretik kanpoko taldea aurreratu egin da, Rocio Delgadok 25. minutuan sartu duen golari esker.

Bigarren zatian, nahi eta ezinean aritu da Reala.

Sailkapenaren azken postuan jarraitzen dute donostiarrek eta egoera gero eta zailagoa da. Esaterako, sei puntutara zegoen Sevilla bederatzira jarri da gaurko garaipenari esker.

Puntu bakarra daukan Zaragoza eta bi dituen Santa Teresa salbu, Realak gertuen daukan taldea Albacete da, zortzi puntu dituena.