INFO

Tximista batek Zestoako kanpaidorrea bota du

Zestoako kanpaidorrea erori egin da tximista batek jota, antza. Zauriturik ez da izan, baina harri handiak erori dira plazara.

Zestoako kanpaidorrea plazara erori da, tximista batek jota. (@aimar_etxe)

Zestoako Andra Mariaren Jasokundea parrokiako kanpandorrea bota du tximista batek. Zarata handia entzun da herrian 21:30ak aldera. Kanpaidorrearen zati bat plazara erori da, baina ez du inor zauritu.