INFO

Txantxangorriaren irudia Bilboko saltokietan euskara bultzatzeko

«Eman hegoak euskarari» Eusko Jaurlaritzaren kanpainarekin bat etorrita, Bilboko Udalak eta BilbaoDendak-ek bereizgarri bat diseinatu dute txantxangorri batekin, komunikaziorako euskara darabilten saltokiak lehenengo begi kolpean identifikatzen laguntzeko.

Koldo Narbaiza eta Aitor Elizegi. (Bilboko Udala)

BilbaoDendak-ek eta Bilboko Udalak akordio bat sinatu dute saltokietan eta ostalaritzako establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko.

Euskara sustatzeko sinbolotzat txantxangorria aukeratu dute lankidetza hitzarmen honen bidez Eusko Jaurlartizak 2016an abiatutako kanpainari sostengua emanez. Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkariak eta Aitor Elizegi BilbaoDendak-eko presidenteak sinatu dute hitzarmena.

Bilboko Udalak eta BilbaoDendak-ek bereizgarri bat diseinatu dute txantxangorri batekin, komunikaziorako euskara darabilten saltokiak lidentifikatzeko.

Elkartearen barruan dauden saltokiek BilbaoDendak-en eska dezakete txantxangorria.

Bilboko merkataritzako jarduera eta turismoa bultzatzeko plataforma da BilbaoDendak eta haren barruan 2.000 saltoki baino gehiago daude. Helburu hori bete ahal izateko, lan-ildo nagusienetako bat hiriko saltokietan euskara bultzatzea da.

Udaletik nabarmendu dutenez, Bilboko saltokietako jabeek eta langileek «badakite bezeroei zerbitzua euskaraz ematen zaienean negozioa errentagarriagoa dela batetik, eta bezeroak fidelagoak direla eta kalitate handiagoko zerbitzua bermatzen dela».