INFO

‘Piper’, beldurrekin aurrez aurre

Pixar ekoiztetxearen film labur honek Facebook astindu du egunotan, beldurrei aurre egitearen garrantzia nabarmenduz.


Haur eta haur ez direnentzat irakaspen ederrak dakartza ‘Piper’ izeneko film labur honek. Pixar ekoiztetxeak txita txiki honen lehen pausoak eraman ditu pantailara, bere beldurrak nola gainditzen dituen ikusi eta nork bere buruarekiko duen konfiantza giltzarria dela lau haizetara hedatzeko.

Beldurrei aurre egitearen garrantziaz mintzo da filma, baina baita seme alabek euren kaxa egin beharreko bideaz ere, izan ere bizitza norberak egin beharreko bidea da. Asko dion arren, hitzik ez du lanak, irudien adierazgarritasuna biderkatuz.

Filma ez da berria, ‘Buscando a Dory’ pelikularekin batera estreinatu zuen Pixar ekoiztetxeak 2016ko azaroan. Eta iaz, 2017an marrazki bizidunen film laburren kategorian Oscar saria irabazi zuten Alan Barillaro eta Marc Sondheimer zuzendariek. Haatik, Facebooken berriz ipini da bogan Hoponopono Brasil orriak partekatu eta bi aste eskasetan ia 7 milioi ikustaldi eskuratuta.