INFO

Zein da munduaren egiazko tamaina?

‘The True Size of...’ proiektuak munduaren egiazko tamaina erakusteko erreminta izan nahi du. Handia dirudi Groenlandiak beste guztien aldean, baina horren handia al da? Gehienok ezagutzen dugun mapari begiratuz gero Mexikok askoz ere txikiagoa dirudi, ia azalera bertsua duen arren, txikiagoa da nabarmen Australia mapan, ia lau aldiz azalera handiagoa izan arren. Zergatik? 

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Bi milioi km2 pasatxo ditu Groenlandiak, ia neurri berekoa da Mexiko eta 7,7 milioi km2, ia lau aldiz gehiago, ditu Australiak. Gehienok ezagutzen dugun munduko mapari begiratuz gero, ordea, nabarmen handiagoa da Groenlandia beste biak baino. 

Kezka horri tiraka osatu zuten James Talmage eta Damon Manaicek ‘The True Size of...’ proiektua (thetrusize.com). Mundua ez da laua eta ondorioz 2 dimentsiotako mapa bat osatzean ezin liteke zehatz-mehatz irudikatu munduko estatu edo zonalde bakoitzak duen neurria. Gehien zabaldu den munduko mapa Mercator-en proiekziotik abiatutakoa da. Honen proiekzioaren arabera, poloetatik gertuago dauden herrialde edo eremuak askoz ere zabalagoak dirudite. Hortik, aurrez aipatzen genuen adibidean ageri diren desproportzioak (Azalpen zabalagoa Wikipedian). 

Gehien zabaldu den munduaren ikuspegi hori, ordea, ez dirudi ausazkoa denik. ‘The True Size Of...’ proiektuaren egileek, James Talmage eta Damon Maneicek, proiektua sustatzeko arrazoien artean bi artigalpen dituzte hizpide. Batetik, Kai Krausek argitaratu zuen ‘Afrikaren egiazko tamaina’ infografia (hemen ikus dezakezue); bestetik, The West Wing-en atal bat.

Segidan ikus dezakezuen bideoan Mercator-en proiekziotik eratorritako gaitzak, eta mapa hori den bezalakoa izateko arrazoiak, dituzte aipagai. Tartean, europear jarrera inperialista duela ardatz eta aurreiritzi arrazistak sortu dituela. Bide batez, zergatik dago iparra goian eta hegoa beheran? Izan zitekeen alderantziz? 

Loading player...

Gehien ikuspegi bakarra zabaldu arren mundua mapetara ekartzeko hamaika modu izan da historian zehar. Mercatorren proiekzio hori zuzendu asmoz dezente zabaldu denetako bat Petersen proiekzioa da, bideoan ere aipatzen dute. Mercator-enean ez bezala, eremuen arteko proportzioak zuzenak dira. (Petersen proiekzioa | Wikipedia)