INFO

‘Amesten dugun eskola’, Su Ta Gar


Gasteizko San Martin eskolako ikasle eta irakasleek elkarbizitza eguna ospatu zuten pasa den urtarrilaren 30an eta Lip Dub batekin aldarrikatu zuten zer nolako den amesten duten eskola. Su Ta Gar taldearen ‘Amesten dugun mundua’ abestia erabili zuten okasiorako eta joan den ostiralean Eibarko taldeak berak partekatu zuen ekimena Facebooken duen perfilean. «Amesten dugun munduan gure ametsetako eskola dago: anitza, koloretsua, inklusiboa, denon ahotsak entzungo dituena, integratzailea eta publikoa» dio taldeak.