INFO

Artxandako jolas parkea eraisteko lanak hasi dira

Artxandako jolas parkea eraisteko obren hirugarren fasea hasi da eta oraindik zutik dauden eta egoera oso txarrean mantentzen diren egiturak botako dira. Lau hilabetez luzatuko dira lanak eta 850.000 eurotako kostua dute.

Artxandako jolas parkea eraisteko lanak hasi dira.

Artxandako antzinako jolas parkea eraisteko obrak joan den otsailaren 6an hasi ziren eta tarte honetan lanen hasierako bi faseak burutu dira. Lehenik eskuz kendu dira elementu batzuk eta ostean tratamendua emateko bildu dira neumatikoak, bidoiak, biltegiak, plastikoak edo oholak. Eraikinen barrutik kendu dituzte altzariak, bainugeletako gailuak, ateak, leihoak, hormak, papera eta kartoia eta instalazio elektrikoak.

Orain, eraispen-hondeamakina bik hirugarren faseko lanak hasi dituzte zutik irauten duten egiturak botatzeko. Egitura horiek eraitsi eta materialak bereizi ondoren hormigoia txikitu egingo da eta fosoak eta zuloak betetzeko erabiliko da.

Obra honen helburua lurra berriz ere zero kotara lehengoratzea dela, egiturak eraitsita eta zoruan dauden zuloak eta baoak itxita. Horrela pertsonentzat ustezko erorketengatik egiturazko elementuek edo azken bi hamarkadetan hazi diren eta Parkearen azalera gehienean zabaldu diren landarez estalita dauden zuloek ekar ditzaketen arriskuak ezabatzea da.

Lan hauek burutzeko aurreikusitako epea lau hilekoa da eta obra adjudikatzeko zenbatekoa 796.323,6 eurokoa izan da betearazpenari dagokionez, eta 55.902 euro obra-zuzendaritzarako.