Ustezkokeria eta sinesgarritasuna
Maria Gonzalez Gorosarri ikerlariak ustezkokeria zer den azaldu du Klitto euskarazko atariaren KlittoriKLIK telebista saioaren bigarren atalean.
Indarkeria matxistako auziak hedabideetan lantzen direnean ustezkokeria da aurkitzen den akats nabarmenena. Ustezko bortxaketa, ustezko eraso sexuala edota ustezko biktima etengabe errepikatzen dituzte indarkeria matxistaz mintzo direnean. Ikerlariak zehaztu bezala, epai batek kondenatu arte egileak, ustezko egileak dira; delitua, ostera, sekula ez da ustezkoa.
Ustezkokeriak lotura estua du emakumeen sinesgarritasunarekin, izan ere, ustezko erabilita zalantza jartzen da erasoa eta baita emakume salatzailearen testigantza ere.
Hedabideek bortxaketaren kultura indartzeko edo hura ahultzeko duten garrantzia nabarmendu du ikerlariak saioan.
June Fernandez ‘Pikara Magazine’-ko kazetaria izan zen KlittoriKLIK estreinako gonbidatua.