«Kalera bakea irabaztera», atxiloketen aurkako lehen erreakzioa sarean
Iluntzean izango dira dozenaka euskal herritan Guardia Zibilaren gaurko atxiloketak salatzeko mobilizazioak. Aurrez sarean erakutsi du jendeak bere kontrakotasuna, nagusiki #kalerabakeairabaztera traolari segika.
Belen Gonzalezi azaroan egin zitzaion azken agurra tarteko atxilotu ditu Guardia Zibilak Olatz Dañobeitia, Miren Zabaleta, Oihana Garmendia eta Antton Lopez. Operazioaren berri izan eta berehala KALERA KALERA dinamikak goian ikusgai duzuen afitxa zabaldu du sarean, #KaleraBakeaIrabaztera traolarekin batera. Berehala dozenaka herritarrek euren haserrea adierazi dute sarean.
Lehen erreakzioan Sortuk esan du ez duela «gezurrezko errelato baten inposiziorik onartuko» eta askok bide beretik jo dute euren lehen erantzunean.
Ez da onargarria bakearen aldeko jendea atxilotzea eta ezta ere, milaka zibil hilarazi dituen gezur baten hauspotzaileekin tratuak egin eta norbere buruari demokrata eta bakezale deitzea. Ez dut JELtzaleen leziorik onartuko.#KaleraBakeaIrabazterahttps://t.co/G3xvcpZE6z pic.twitter.com/Ld0PLPlbOF
— JORDIZET (@zeteusk) 2018(e)ko martxoak 20
Parece que en la guerra por el relato tambien todo vale para algunos. Joko zinikaren maisuen praktiken aurrean, guk gurea. Bidea eta norabidea. #kalerabakeairabaztera
— Damokles (@napar_riot) 2018(e)ko martxoak 20
Estatuak bere biolentzia baliatzen jarraitzen duenaren salaketa ere bai batzuk.
Egitura armatuen erabilpena helburu politikoen alde ez da bukatu, Espainiako Erresumak baliatzen segitzen du. #KaleraBakeaIrabaztera #presoaketxera #AtxilotuakAskatu
— Floren Aoiz (@elomendia) 2018(e)ko martxoak 20
... eta testuinguruan kokatu dutenak erasoa. Azken ongietorrien inguruko kalapitak, Foro Sozialak presoen auzian eman daitekeen urrats berri baten iragarpena, Espainiari torturak aitor ditzan egin zaion interpelazioa...
Errelatoaren jaun ta jabeek beraien bertsioa zalantzan ikusten dutenean kolpatzen gaituzte.
— askatasun taupadak (@aurrerabolie) 2018(e)ko martxoak 20
Bakearen etsaiek Presoen eskubideen defentsan akordio zabalak iragartzen direnean erasotzen gaituzte.
Oihana, Antton, Miren eta Olatz Zuekin gaude! ✊🏾#KaleraBakeaIrabaztera pic.twitter.com/d64Fscc6W5
Ayer el Gobierno Español y el PP eran señalados en el Parlamento Vasco como responsables de muchos de los 4.113 casos de tortura acreditados. Hoy el PP se mofaba de las víctimas de estas torturas.
— Andoni Rojo (@andoni_rojo) 2018(e)ko martxoak 20
Adivina a quién ha detenido la Guardia Civil. #KaleraBakeaIrabaztera pic.twitter.com/lSJ3Lr7Qy5
Haserreari hitz jokoz erantzun dionik ere izan da:
"Todo es ETA"
— aberbiese (@aetxailarena) 2018(e)ko martxoak 20
Ba ez, señoros.
Todo es Dena
Eta es Y
Eta zuena onartezina da. #KaleraBakeaIrabaztera #kalerakalera #AtxilotuakAskatu
...eta asteburuko Berri Txarraken kontzertu izugarriaren ostean talde honek 18/98 auziaren harira sortutako abestiaren hitzak gogoratu dituenik ere bai.
Berriz min hau. Berriz min hau. Berriz min hau. Nahikoa da! #AtxilotuakAskatu #KaleraBakeaIrabaztera pic.twitter.com/VNxtfmopWn
— BEÑAT (@BilbaoLanda) 2018(e)ko martxoak 20
Euskal Herrian ez ezik, kanpoan ere izan du oihartzunik operazioak eta iritsi dira babes mezuak, katalanez Poble Lliuretik, adibidez:
Treballar per la pau no és cap delicte. Prou persecució a l'independentisme basc! #KaleraBakeaIrabaztera L'única violència existent és la de l'Estat espanyol!
— Poble Lliure 🎗 (@Poble_Lliure) 2018(e)ko martxoak 20
➡️ https://t.co/rkzUeZXpL8 pic.twitter.com/FQQjK5gokd
Gurean salaketara batu dira, besteak beste, EH Bilduko Arnaldo Otegi eta Miren Larrion.
Bakea eta elkarbizitza eraikitzearen alde lanean ari direnekin gaude? Edo arlo honetan edozein aurrarapauso ematea oztopatzen dutenekin gaude? Gu beti lehendabizikoekin izango gara. #KaleraBakeaIrabaztera
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2018(e)ko martxoak 20
🎥@mirenlarrion denuncia las detenciones de esta mañana⬇️#AtxilotuakAskatu#KaleraBakeaIrabaztera pic.twitter.com/O5l15rmcn5
— EH Bildu Gasteiz (@ehbildugasteiz) 2018(e)ko martxoak 20
Atxilotuei babesa adierazteko baliatu du askok sarea:
Gure herrikide bat dago atxilotuen artean, Antton. Bizikidetza eraikitzen jarrai dezagun, berau zapuztu nahi dutenen aurrean #AtxilotuakAskatu #KALERABakeaIrabaztera https://t.co/ZZIniAFNFv
— Aitor Korta (@telmodeun) 2018(e)ko martxoak 20
Salaketa beste hamaika modutara ere iritsi da, Katakrak-en ezarri duten kartel hau adibide. Bertolt Brechten 'Komunismoari gorazarre' olerkiaren eguneratze honen bidez:
Iruñeko @katakrak54-en Miren Zabaletaren askatasunaren alde jarritako kartela #11gaur pic.twitter.com/kkK7y71nRv
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2018(e)ko martxoak 20