Talde ultraeskuindarrek protesta deitu dute Valladoliden S.A.ren kontzertuaren aurrean
S.A. talde gasteiztarrak Valladoliden bihar eskainiko duen kontzertuaren aurka elkarretaratzea deitu dute hainbat talde ultraeskuindarrek.
Soziedad Alkoholika taldeak kontzertua du bihar Valladolideko Lava aretoan. Ehunka lagun biltzekoa da talde gasteiztarra, haatik areto kanpoaldean zenbait talde ultraeskuindarrek elkarretaratzea deitu dute kontzertuaren aurka.
«Etarras ni en las instituciones ni en los escenarios» leloa darama kontzentrazioa deitzen duen kartelak eta talde gasteiztarraren logoa ETA erakundearen ikurrarekin parekatu du.
Nuevamente nos tenemos que levantar y ver cosas como estas. Un cartel llamando al Boikot del concierto que tienen que realizar el próximo viernes 23 los Soziedad Alkoholika en la Sala Lava de Valladolid. pic.twitter.com/sMsVB5RVC6
— somosrockeros (@somosrockeros) 2018(e)ko martxoak 22
Sarean S.A. taldeari zuzendutako elkartasun mezuak biderkatu dira azken orduotan, zentsura eta mehatxuak salatuz.
Mi apoyo a @SoziAlkoholika y a todos y todas aquellas que sufren la censura #StopCensura #LibertadDeExpresion @JMDoradoFaces @CesarStrawberry pic.twitter.com/KtKKb6eWRm
— Wiphalita (@wiphalita) 2018(e)ko martxoak 22
Todo mi apoyo a @SoziAlkoholika Me da entre pena y vergüenza leer este tipo de cosas. pic.twitter.com/nFUZa8bVq5
— Jonan (@Jonanpiz) 2018(e)ko martxoak 22
Toda nuestra solidaridad con los compañeros de @SoziAlkoholika, en abril los tendremos por la #JimmyJazzGasteiz.
— Jimmy Jazz Gasteiz (@JimmyJazzGz) 2018(e)ko martxoak 21
Mucho ánimo!! #StopCensura #LibertadDeExpresión pic.twitter.com/xzGQig798m
2015. urtean Madrilen kontzertu bat bertan behera utzi behar izan zuen S.A. taldeak, Madrilgo Udalak Vistalegren eskaini behar zuen kontzertua debekatu ostean. Orduko hartan, zenbait abestiren hitzak jarri zituzten kontzertua debekatzeko arrazoi moduan.