INFO

Metroak gaueko zerbitzua indartuko du Aste Santuan

Metro Bilbaok zerbitzua egokituko du Aste Santuko jaiegunetan herritarren mugikortasun beharretara, eta gaueko eskaintza goizaldeko 02.00ak arte luzatuko du ostegunean, ostiralean eta larunbatean, ohar batean jakinarazi duenez.

Metroak gaueko zerbitzuak indartuko ditu Aste Santuan. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)

Metro Bilbaok garraio eskari handiagoa espero du Bilboko metropoliaren eremuan, Aste Santuko jaiegunotan izango diren ekitaldi batzuen ondorioz.

Horrela, egunotan ohikoak izan diren prozesioez gain, Basque Fest jaialdia ere antolatu da Bilbon, hiria animatuko duten hainbat kontzertu eta ekitaldiekin.

Hori dela-eta, zerbitzua egokituko du Aste Santuko jaiegunetan eta gaueko eskaintza goizaldeko 02.00ak arte luzatuko du ostegunean, ostiralean eta larunbatean, prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.