Asmatu duen bakarrak eraman ditu hiru puntuak Ipuruatik (0-1)
Neurketa lehiatua jokatu dute Eibar eta Getafek Ipuruan, gol aukera gutxikoa, gogorra. Azkenean, lehenengo zatian Oliverak sartu duen golak erabaki du partidua, armaginak ezinean aritu baitira bigarren zati osoan. [Neurketaren xehetasunak]
Eibarrek izan zezakeen, larunbat eguerdi honetan irabaziz gero, datorren urtean Europan jokatzeko esperantzaren bat. Bada, asko, erabat ez bada, zaildu zaizkie lanak armaginei etxean Getaferen, aurkari zuzen baten, aurka galdu ostean.
Oso neurketa lehiatua jokatu dute bi taldeek Ipuruan, gol aukera gutxikoa, gogorra. Apenas ikusi da gol aukera garbirik Ipuruan, eta horietako batean sartu du Getafek neurketako lehen eta azken gola. Olivera izan da golegilea, 22. minutuan, eta hortik aurrera asko zaildu zaizkio lanak Eibarri. Atsedenaldira iritsi aurretik behin baino ez dira gerturatu, arriskuz, armaginak bisitarien atera.
Bigarren zatian, eta baloiaren jabetza bere egin badu ere, ezgai agertu da Eibarren aurkarien ateari begira. Ez dute argirik ikusi armaginen erasoko jokalariek, eta behin edo beste gerturatu badira ere, ez dira gai izan arrisku beteko gol aukerak sortzeko. Gainera, zakur jokatu dute Getafeko jokalariek, eta behin baino gehiagotan geratu dute neurketa.
Azkenean, 23. minutuan Oliverak sartutako gol batek erabaki du parekoa izan den neurketa. Etxean eskas jarraitzen dute eibartarrek, eta horrela ezin datorren denboraldian Europan jokatzeko postuen lehian izan.
Errepasatu neurketak utzi dituen xehetasun guztiak NAIZen webgune berezian.