Barakaldarrak, erabakitze eskubidearen alde
NAIZ+
Gure Esku Dagok bideoa zabaldu du sarean eta bertan Barakaldoko hainbat herritarrek erabakitze eskubidea zertarako erabili nahi duten azaltzen dute.
Joan den apirilaren 13an ekitaldi batean aurkeztu zuten bideoa. San Bizenteko kultur etxean egin zuten ekitaldia, eta bideoaz gainera, ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea aurkeztu zuten.