INFO

Altsasuko atxiloketei amorruz eta elkartasunez erantzun diete sareek

Altsasuko atxiloketak gertatu orduko amorrua hedatu da sare sozialetan. Mobilizaziorako deiak eta senideekiko elkartasuna dira nagusi mezuetan.

Atxiloketen ostean Altsasun egindako elkarretaratzea. Iñigo Uriz. FOKU

Auzitegi Nazional espainolak ostiralean zigortu zituen Jon Ander Cob, Aratz Urrizola, Iñaki Abad eta Julen Goikoetxea gazte altsasuarrak atxilotu ditu Guardia Zibilak. Goizeko 8.00tan abiatu dute polizi operazioa eta atxilotu orduko, Madrilera eraman dituzte gazteak.

Espetxean ziren lehendik ere Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz. Bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten Ainara Urkijo ostera, ez dute atxilotu. Guztira 79 urteko espetxe zigorra ezarri diete zortzi gazte hauei, 2016ko urriaren 15ean, herriko ferian, bi guardia zibilekin izandako liskarragatik.

Sare sozialak borborka hasi dira lehen atxiloketarekin batera, polizi operazioaren irudi eta bideoak azkar zabaldu dira sarean, Twitterren haserrea eta amorrua eraginez.

Euskal Herrian ez ezik asko izan dira gure mugetatik kanpo atxiloketak ezagutu orduko euren haserrea adierazi dutenak.

Gazteak eta euren senideak gogoan izan dituzte askok eta haiei helarazi dizkiete elkartasun eta maitasun lerroak.

Tristura eta amorruaz gain, mobilizatzeko beharra nabarmendu dute mezu askotan.

 

Altsasun eta Iruñeaz gainera, elkartasun elkarretaratzeak izango dira ere Euskal Herriko beste zenbait puntutan.