«Eskola euskaldunaren bidean», Baxoa euskaraz egiteko aldarria entzunarazi dute ikasleek
«Eskola euskaldunaren bidean, Baxoa euskaraz!» lelopean protesta egin du ikasle talde batek Baionako Rene Cassin lizeoaren atarian.
NAIZ
BAIONA
Baxoko idatzizko azterketen aurreneko eguna eskola euskalduna eskatzeko baliatu dute Ipar Euskal Herriko ikasleek.
«Eskola euskaldunaren bidean, Baxoa euskaraz!» lelopean elkarretaratzea egin dute Baionako Rene Cassin lizeoaren aitzinean, Kazetak berri eman duenez.
Hamabost urte inguru dira ikasle eta gurasoez gain Seaska ere aldarrikatzen ari dela proba hori euskaraz egiteko eskubidea. 2014. urtean matematikako azterketa euskaraz egiteko aukera eskuratu zenetik, Hezkuntza Ministerio frantsesak ez du beste aldaketarik egin.