Errekaleor, zuri-beltza koloreztatuz
Auzoa bezain bizi daude Errekaleorreko hormak. Kolorez josirik hitz egiten dute, gertuko nahiz urrutitik iritsitako puntako muralistek egindako lanek. Sartu, ezagutu gurekin auzoa apaintzen duten muralak
Errekaleor auzoko hormek ozen egiten dute hitz, irudimenean jositako marrazkiek paperetik hormetara egin dute salto eta ohikoak zaizkigun pareta ilunak kolorez bustiak ageri dira. Dagoeneko 16 eraikinetako hormak ageri dira muralez apainduta, gertuko nahiz urrutitik iritsitako puntako muralisten ekarpenekin.
Iparraldera begira dauden eraikinetan kutsu aldarrikatzailea duten irudiak eta mezuak nagusitzen diren bitartean, hegoaldeari so daudenetan askotariko muralistek eginiko lanak dira ikusgai.
Andaluziatik eta Madrildik iritsitako Julik eta Zorak adore eman edo aurrera egiteko deia egin dute, ‘Aurrera’ izena ipini diote muralarekin. Barricada Grafica Valparaisoko kide txiletarrena da ‘Ira, la perrita’ murala. Txilen txakurra erresistentziaren sinbolo bat da, baita, mobilizazioetan eta protestetan, poliziaren aurrean ahalduntzearen eredu ere. Tomas Facio argentinarrak ostera, ‘Baserritarra’ lana egin du Errekaleorrelko hormetan, «bere zapaltzaileen aurrean, herritarraren ahalduntzea» islatu nahian. Cadizen jaio eta egun Parisen bizi den Manolo Mesa da ‘La Pegarra’ muralaren egilea eta emakumeen indarra eta euskal ohiturak goraipatu nahi zituen lan honekin. Italiako Blu muralista entzutetsuaren arrastoa ere aurki daiteke Errekaleorren.
Aurrez aurre ezagutzeko betarik ez dutenentzat, Twitter bidezko txangoa prestatu digute Errekaleor auzoko bizilagunek. Hementxe ikusgai askotariko muralistek eginiko lanak:
Oraindik ez dituzula Errekaleorreko muralak ezagutzen?類Dagoeneko 16 dira auzotik dauden mural erraldoiak. Hari honetan ikus ditzakezu
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
¿Todavía no conoces los murales de Errekaleor?類Son ya 16 los grandes murales repartidos por el barrio. En este hilo puedes verlos pic.twitter.com/K2YwpS7wmg
Lehendabizi agertu zena, auzo sarreran edonori ongi etorria ematen diona da
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
El primero que apareció, fue el situado a la entrada del barrio que da la bienvenida a todo el mundo pic.twitter.com/PtAV0XuSCx
Ostean, bizikleta erraldoi hau agertu zen, Txirrinka ekimenaren baitan, "lurra zaindu, eredu soziala eraldatu" lelopean
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Más tarde apareció esta bici gigante, dentro de la inciativa Txirrinka, bajo el lema "cuida la tierra, transforma el modelo social" pic.twitter.com/j9QeRY3Qfy
Argi mozketa baino pixkatxo bat lehenago, "Auzo Boterea" murala. Borroka ezberdinen isladak dituen mural luzea ✊
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Justo antes del corte de luz, el mural "Auzo Boterea" (poder de barrio). Mural en horizontal en el que están plasmadas diferentes luchas ✊ pic.twitter.com/btWG9lMa5m
Argi mozketa eta gero BLU margolari italiarra auzoan agertu eta plaza ondoan mural eder hau utzi zigun
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Después del corte de luz, el muralista italiano BLU apareció en el barrio y nos dejó este mural impresionante al lado de la plaza pic.twitter.com/I6H9fywtI4
Aurrekoarekin asetu ez, eta milaka detaile dituen beste hau utzi zigun BLUk
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Lejos de contentarse con el anterior, BLU también nos dejó este con miles de detalles pic.twitter.com/wQrnDuVLjE
Argentinatik etorritako Tomás Faciok tinta txinatarrez egindako beste hau egin zuen ️
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Tomás Facio, venido desde Argentina hizo este otro con tinta china ️ pic.twitter.com/qbo2vyQKEk
Escif Valentziarrak "gaua gurea da" lelopean, katu erraldoi hau margotu zuen, garai hartan genuen iluntasunari erreferentzia eginez
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
El Valenciano Escif pintó un Gato gigante con el lema "gaua gurea da" (la noche es nuestra) en referencia a la oscuridad que había entonces pic.twitter.com/4QSO7ffkF2
Manolo Mesa Andaluzak "La Pegarra" arabako ur-ontzi tradizionala plasmatu zuen pareta honetan 磻
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
El andaluz Manolo Mesa pintó "La Pegarra" instrumento tradicional alavés para transportar el agua 磻 pic.twitter.com/V6kYAcVhZN
Txileko Barrikada Grafikak eta El Yakok "K-ira la perrita" (K-ira txakurtxoa) margotu zuten
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Barricada Gráfica y El Yako venidos de Chile pintaron "K-ira la perrita" pic.twitter.com/f2Z89n7R8D
"Aurrera" izeneko murala Andaluziatik eta Madriletik etorritako Zorak eta Julik egin zuten. Auzoko zenbait jarduera ikus daitezke irudian
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
"Aurrera" (adelante) nos lo dejaron Zora y Juli venidas desde Madrid y Andalucía. Se observan diferentes actividades del propio barrio pic.twitter.com/4l80Ca74GF
Ipar Irlandako Derryko mural mitikoari erreferentziaz
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
"You are now entering free Errekaleor" ✊
En referencia al mítico mural de Derry en Irlanda del norte pic.twitter.com/axtwcz52eo
Estatu Batuetatik etorritako Nicole Salgarrek emakume hau margotu zuen
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Nicole Salgar, venida desde Estados Unidos pintó esta mujer pic.twitter.com/0Wz4xVkZHO
Notre-Dame-Des-Landeseko ZAD landa-gune kolektibizatu erraldoiarekin elkartasun murala
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Mural en solidaridad con la gigante zona rural colectivizada de la ZAD en Notre-Dame-Des-Landes pic.twitter.com/lkvXZajcHq
Errumaniako Ocuk eta Kerozenek mural psikodeliko hau egin zuten Gaztetxearen atzeko paretan 勞
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Lxs Rumanxs Ocu y Kerozen hicieron este psicodélico mural en la parte de atrás del Gaztetxe 勞 pic.twitter.com/JpFjPwW4oV
Eguzki plaketako Coopfunding-ean dirua jarritakoei eskerrak emateko murala ehundaka izenekin
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Mural en agradecimiento a las personas que aportaron dinero en el Coopfunding de las placas solares con cientos de nombres pic.twitter.com/yXov2dvWBS
Bartzelonako Btoy artistak plaza ondoan egindako A.C.A.B. murala
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2018(e)ko ekainaren 19(a)
Mural de la barcelonesa Btoy al lado de la plaza bautizado como A.C.A.B. pic.twitter.com/F77bIrykUu