Sorginak andre eta jabe, morez tindatutako san joan bezperan
Kea, sua eta sorginkerietarako unea izan ohi da San Joan gaua eta aurtengoan sorginek protagonismo berezia izan dute han eta hemen piztutako suetan.
Zornotzako Talde Feministak adibidez, Sorginen Gaua ospatu zuen suaren inguruan. Kantua eta dantza lagun izan zuten haien akelarre berezian.
Egian, aldiz, erratzak eskutan dantzan aritu ziren hamarnaka emakume suaren beroan.
Larrabetzun ere parrandak luze iraun zuen San Joaneko gau magikoan.
La manada kiskaltzen
Udako solstizioa belar txarrak erretzeko baliatu ohi da, aurten ordea, 2016ko sanferminetan emakume bat taldean bortxatu eta espetxetik atera berri diren 'La manadako’ kideak izan dira Euskal Herrian piztutako suetako protagonista nagusiak.
San Juan pic.twitter.com/fW1YreYSVp
— ↗️Galder Gonzalez↙️ (@theklaneh) 2018(e)ko ekainaren 23(a)
Manada, justizia patriarkala, heteropatriarkatua sutara!!! Sorginak garelako! Gora borroka feminista! pic.twitter.com/gBMfwzsCF8
— Suah Sua (@Suah_Sua) 2018(e)ko ekainaren 23(a)
Espainiar justizia sutara
— Eneritz Otamendi (@EneOt) 2018(e)ko ekainaren 23(a)
Sorginak Akelarrera#Igeldo pic.twitter.com/yYOY4nFy32
Gora San Juan sua feminista pic.twitter.com/ahQmvjBfSz
— Xabier Etxaniz Rojo (@xabietxaniz) 2018(e)ko ekainaren 23(a)
Espainiar erregearen irudiak edota espetxe politikaren salaketak ere aurkitu ditugu han eta hemengo sutzarretan.
San Juan gauan gauza txarrak erretzen dira. Horregatik Moskun espetxe bat kiskaltzen dugu! #PresoakEtxera pic.twitter.com/19UVVeOdTj
— Alba Fatuarte (@albafatu) 2018(e)ko ekainaren 23(a)
Crema d'imatges de Felip VI, La Manada i el jutge Llarena davant de l'ajuntament de #Mataró #SantJoan pic.twitter.com/REi6HSk06M
— Daniel Ferrer © (@DanielFphoto) 2018(e)ko ekainaren 23(a)
Olerki bat udaren etorreraren berri
San Joan bezpera zoriontzeko aitzakia bihurtu da eta sareetan Roy Galan idazlearen testu bat baliatu dute egiteko horretan, euskaraz ere iritsi da gure sakelekoetara.
Hauxe da euskaraz zabaldu den olerkia:
Sorginok ez dugu elkarren beldurrik.
Ez gara bestearen akatsen bila ibiltzen. Ez digu inbidiarik ematen, ez bestearen bizitzak, ezta bestearen gorputzak ere.
Nola sentitzen den galdetzen diogu besteari.
Ez gara isiltzen besteari ezer polita esatekorik dagoenean.
Elkarren harro gaude, bestearen edertasuna eta lorpenak miresten ditugu.
Gure ibilbidea partekatzen dugu. Galtzeko bidea, baita etxera itzultzeko bidea ere, galduta gaudenean.
Bata besteari ematen diogu eskua, elkarrekin leku imajinaezinetara iristeko.
Emakumea izateagatik nahi ez gaituzten lekuetan, guk maitasuna jartzen dugu.
Behar zenuen besarkada gara.
Sorgin berri bat ezagutzen dugunean, berehala konturatzen gara, egi borobil hori sentitzen dugu. Sorginak ausarta zarela esaten dizu. “Zure askatasunean, izan mirari”
Sorginok elkarrekin eraikitzen dugu gure babeslekua, magia eginez, errealitatea aldatzeko, distiratsu bihurtzeko.